Txikipedia:Android
![](http://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/e/e0/Android_robot_%282014-2019%29.svg/220px-Android_robot_%282014-2019%29.svg.png)
Android mugikor, tablet eta ukipen-pantaila duten gailuen sistema eragile bat da, Linux sisteman oinarritutakoa. 2007-an sortu zuen Open Handset Alliance enpresak . Google-ek ere lagundu zuen bere garapenean. Android-en helburua mugikorrek sistema eragile ireki bat edukitzea da, edonork nahi dituen aplikazioak sortzeko.
Zer egin dezakegu Android-en?
aldatuSistema honek gauza askotarako balio du: musika entzuteko, Interneten nabigatzeko, liburuak irakurtzeko, filmak ikusteko, argazkiak ateratzeko, jolasteko, dibertitzen ikasteko eta abarretarako erabiltzen da. Hau guztia Google Play izeneko denda batetik deskargatu daiteke.
Androiden ezaugarriak
aldatu- Mugikorren beste sistema eragileak ez bezala, Android askea da, honek esan nahi du edonork aldatu dezakeela.
- Android sistema eragilea mugikorrez gain beste gailuetan erabiltzen da: hozgailuak, autoak, erlojuak...
- Munduan gehien erabiltzen den mugikor sistema eragilea da, IOS-en aurretik.
Euskaraz
aldatuAndroid sistema eragilea euskaraz ere aurki dezakegu. Hau ROM desberdinak instalatzean lortu dezakegu.