Anarkismoaren ikurra.

Anarkismoa mugimendu filosofiko eta politiko bat da, gizakiari ezarritako aginte eta hierarkia mota guztien aurka dagoena. Adibidez, anarkismoak dio gobernua eta estatua kaltegarriak direla eta ez direla beharrezkoak. Pertsonen arteko harremanetan ere, anarkisten iritziz inork ezin du beste inor behartu ezer egitera. Aginterik eta hierarkiarik gabeko egoerari anarkia deitzen zaio.

"Anarkia" grezierako αναααρاα hitzetik dator, eta "gobernurik eza" esan nahi du. Hizkera arruntean, askotan, kaosa edo nahaste-borrastea esateko erabiltzen da anarkia hitza. Anarkistek, ordea, ez dute kaosik nahi izaten. Aitzitik, haien sinesteen arabera, "anarkia" hori pertsonen arteko harreman-modu bat besterik ez da; behin ezarrita, harreman horiek berez funtzionatzen dutela uste dute. Anarkistek, hori bai, antolaketa estatalak eta antzeko erakundeak ezabatu nahi dituzte.

Anarkismoaren oinarririk garrantzitsuenak askatasun indibiduala, borondatezko elkar-hartzea eta estatu-antolaketaren aurkako jarrera daude. Dena dela, alde handiak egon dira pentsalari anarkisten artean; adibidez, batzuek anarkia lortzeko indarkeria behar dela diote, baina beste batzuek ez; ekonomia-motarik onenari buruzko desadostasunak ere badaude; baita teknologiaren eta hierarkiaren arteko harremanari buruz, berdintasunaren ideiari buruz, eta antolaketa-motaren baten beharrari buruz ere. "Aginpide" kontzeptuaren inguruko jarrera desberdinak ere badaude: anarkista batzuk ez daude aginpide-mota guztien aurka, bai bai indarrean oinarritutako kontrolaren aurka.