Txikipedia:Amy Rodríguez
Amy Rodriguez 1987ko otsailaren 17an jaio zen Lake Forest Kalifornian, Ameriketako Estatu Batuetan. Amy 35 urte ditu. Amy Rodriguezen izen totala Amy Joy Rodriguez Shilling da. Bera ez da oso altua 1,63 metro neurtzen dituelako.
Bizitza Pertsonala aldatu
2011.urtean ezkondu zen Adam Shilling USCko atletarekin. 2013. urtean semea jaio zen, Ryan John Shilling. US Soccer-ek jakinarazi zuen. Haien bigarren semea, Luke Shilling, 2016.urtean jaio zen. Bere gurasoak, aita kubatarra eta ama estatubatuarra ditu. Taldekideek eta futboleko iruzkingileek A-Rod deitzen zioten.
Ibilbide Pertsonala aldatu
Amy, Los Angeles Strikers klubekoa zen. Berak, Estatu Batuetako hainbat eta hainbat jubenil taldetan jokatu zuen, FIFAko bi txapelketetan parte hartuz: Thailandian, 2004ko Sub-19 Munduko Txapelketan, eta Errusian, 2006ko Sub-20 Munduko Txapelketan. Bestalde baita, Suediako 2005eko Nordic Kopa ere. Hau da, guztira, Sub-17, Sub-19/20 eta Sub-21 programekin jokatu zuen.
Sariak aldatu
Olympic Gold Medal: | 2008, 2012 |
FIFA Women's World Cup: | 2015 |
CONCACAF Women's Championship: | 2014 |
CONCACAF Women's Olympic Qualifying Tournament: | 2012 |
Algarve Cup: | 2008, 2010, 2011 eta 2015 |
Four Nations Tournament: | 2008, 2011 |
Tournament of Nations: | 2018 |
Klubak aldatu
Amy Rodriguezek North Carolina FC Courage, Orlando Pride , Sky blue FC, Ol Reign futbol taldeetan jolastu zuen.
Erretirada aldatu
2022an, Amy futbol profesionaletik erretiratuko zela jakinarazi zen. Ala ere entrenatzaile laguntzaile postua onartu zuela, Kaliforniako Hegoaldeko Unibertsitatean jakinarazi zuen. Orain, emakumezkoen futboleko taldean entrenatzailea da. [1] [2]
Erreferentziak aldatu
- ↑ (Ingelesez) Amy Rodriguez. 2022-01-28 (Noiz kontsultatua: 2022-03-09).
- ↑ (Gaztelaniaz) Amy Rodriguez. 2022-01-28 (Noiz kontsultatua: 2022-03-09).