Amsterdam Herbehereetako hiriburua da, bai eta herrialde horretako hiririk handiena ere. 2015eko datuen arabera, hiriak 826.659 biztanle ditu. Hiria oso laua da eta kanal ugari ditu.
Leku ikusgarriak
aldatuTurismo handia du Amsterdamek. Kanalen ertzetan etxe zahar politak daude eta jendea bizi den itsasontziak ere bai. Horretaz gain museo garrantzitsuak daude, adibidez Rijksmuseum, Van Gogh Museoa eta Anne Franken etxea.
Kirolak
aldatuAmsterdameko biztanle gehienak egunero bizikletaz ibiltzen dira. Hiriko kirol talde nagusia Ajax futbol taldea da.
Irudiak
aldatu-
Amsterdameko kanalak.
-
Kontzertu aretoa.
-
Vondelpark.