Amphipoda mota bat da, "Gammarus roeselii".

Amphipoda uretako krustazeoa da. Besteak beste 7.000 espezie inguru arkitu ditzakegu. Tamaina txikiko krustazeoa dela jakin genezake, 1etik 340 milimetro inguruko tamainara iritsi daitezkeelako.

Nolakoak dira? aldatu

Beste krustazio batzuen kontrara hauek ez daukate oskolik. Bere gorputza alboetan konprimituta dago eta hiru ataletan banatzen da; burua, zefaloia deritzoguna, toraxa, pereioia deitzen dioguna eta sabela, pleona bezala ezagutzen dena.

- Buruan (zefaloian) hasteko, pereionaren segmentu bat edo bi batzen dira. Horrez gain, ahoko atal ezberdinak ere hemen kokatzen dira: masailezur pare bat, bi maxila pare, hau da bi apendize txiki eta beste bi handi maxilipedo izeneakoak.

 
Amphipodoen gorputz egitura.

Zefaloiak, anfipodo batzuetan, aurpegi izeneko proiekzio dorsal bat du, begi parearen artean kokatua. Salbuespen gisa, bi edo hiru begi pare egon daitezke, ez dira bereizten edo bat eginda daude. Azkenik, garatutako bi antena pare dituzte, lehenengo pareak antenulu izena hartzen du eta bigarrenei antena deritze. Zenbait espezietan antena eta antenuluak garatuago daude arretan emeetan baino.

 
Ibaian aurkitutako Amphipoda bat mikroskopiotik ikusita.

- Toraxa (pereioia) berriz, zortzi segmentuk osatzen dute, eta segmentu bakoitzak pareidopodo (hanka antzekoak dira, argazkian ikus daitezkeen bezala) pare bat dauka. Lehen zatia jakin badakigu buruarekin fusionatzen dela. Hurrengoarekin batera, elikagaia harrapatzeko erabiltzen dira eta gainerako bost zatitxoak lokomotorrak izanen dira, hau da, mugitzeko balio dutenak.

- Bukatzeko sabela (pleoia) sei segmentutan banatzen da, pleonito izenekoak. Lehen hiru segmentuak plaka esperimental deritzen albo hedapenak dituzten, eta ondorengo hirurak berriz, ez dituzte aurretik esandako plakarik. Lehenengo bost segmentuetatik pleopodo izeneko luzakin edo apendizeak sortzen dira, eta seigarrenetik uropodo izeneko bat. Azkenik, azteko partean luzakin bat dauka, telson izena hartzen duena.

Non aurkitu ditzakegu? aldatu

   Ba al dakizu    
Itsasertzean zein ibaiertzean ibiltzen garenean saltoka ikusten diren animalia txikitxoak, hau da, uretako arkakusoak, amphipodoak dira.

Amphipodoak, uretako ekosistemetan aurkitu ditzakegu, ur gezekoetan edo ur gazikoetan. Batzuk itsas labarrean bizi dira, beste batzuk berriz itsaso barruan bizi daitezke, eta beste ugari ibaietan… Baina aurretik esan bezala, espeziaren araberakoak izan ohi dira.

Bestalde kokalekuari erreparatuz gero, mundu guztian zehar banatuta daude, eta Euskal Herriko itsaso edo ibai gehienetan ere aurkitzen dira.

Nola elikatzen dira? aldatu

Esekitako materiaz, sedimentuaz, algaz eta sarraskiaz elikatzen dira, eta, aldi berean, arrainentzako elikagai-iturri dira, besteak beste, itsas zalditxoarentzat, baita haiengandik hurbil bizi diren beste espezie batzuentzat ere.

Nola ugaltzen dira? aldatu

Anplexo prozesuaren bidez ugaltzen dira, hau da, arrek emea gnatopodoekin (elikadurarako erabiltzen diren eranskin handituak) heldu eta emea beren gainazal bentralean eutsita eramango duten elkartze-jokabide bat da. Amplexusek bi egunetik hamabost egun baino gehiago iraun dezakete, uraren tenperaturaren arabera, eta emeak mudatzen direnean amaitzen da. Une horretan bere arrautzak ernaltzeko prest daude.

   Ba al dakizu    
Espezie batzuek beren exuviaea (kanpo-eskeletoa) jaten dutela muda egin ondoren?

Eme helduek marsupioa edo kume-poltsa bat izaten dute, zeinak bere arrautzak eusten dizkio ernaltzen diren bitartean eta kumeak eklosiorako prest dauden arte. Emeak adinarekin, arrautza gehiago sortzen ditu sabelaldi bakoitzean. Hilkortasuna % 25-50 ingurukoa da arrautzetan. Ez dago larba faserik; arrautzak zuzenean ateratzen dira gazte moduan, eta sexu-heldutasuna, oro har, 6 mudaren ondoren lortzen da.

Arriskuan dago? aldatu

IUCNan  (2014) jaso zen zerrenda gorrian 71 amphipoda espezie ageri dira arriskuan daudela esanen dela. Gehienak lurpeko urei lotuta daude, baina bakar bat ere ez dago Iberiar Penintsulan.