👶
Jaiotza
2000ko azaroaren 2a
Buduburam
🔨
Lanbidea
futbolari
📷
Argazkiak
ikusi

Alphonso Boyle Davies 2000ko azaroaren 2an Ghanan jaiotako futbol jokalari kanadiarra da. Gaur egun Alemaniako Bundesligako Bayern Munichen eta kanadako selekzioan jokatzen du, bandako jokalaria da, lateral ezkerra. Davies jokalariak Transfermarken 45 milioi eurotan baloratzen du. 202. urterako kontratua du, eta bere altuera 1,81m-koa da. Oso jokalari bizkorra da, espazioa erasotzen izugarri ona eta banda ziztu bizian zeharka dezakeena.

Alphonso Davies

Haurtzaro zaila aldatu

Bere gurasoak Liberiakoak dira, eta jaiotzean Ghanako kanpamendu batean utzi zuten, Liberiako bigarren gerra zibila zela eta. Bost urte zituenean, familiarekin Kanadara bizitzera joan zen, Edmonton hirira. 2017an, ofizialki Kanadatar herritartasuna eskuratu zuen.

Ibilbidea aldatu

5 urte zituenetik Kanadan bizi izan da, eta bertan hasi zen futbolean jokatzen. Bi ekipotatik pasa da: 2015ean Whitecaps FC Residency-ra iritsi zen.16 urtekin Bayern Munichera joan zen eta lehen bigarrengo ekipoan zegoen baina orain lehen ekipora igo diote. 2019-2020 taldean hainbat jokalariren lesioetik probetxua atera zuen, hamaikakoan leku bat eginez. Hala ere, lehen taldearekin hastearekin batera, hegaleko jokalaria izatetik ezker atzelaria izatera pasa behar izan zen, eta David Alaba erdi-atzelarien postura. Covid-19 gaixotasunaren ondorioz egon zen geldialdian, Bayernek bere kontratua 2025. urterarte luzatzeko aprobetxatu zuen.