Txikipedia:Alice Munro

Alice Munro

aldatu

Alice Munro Winghamen jaio zen 1931ko uztailaren 10ean, Ontarion. Kanadar ipuin-idazlea da, ingelesez idazten duena eta gaur egungo literatura egile arrakastatsua. Idatzi dituen liburuen artean Lives of girls and woman eta Dean life daude esaterako.

Ibilbidea

aldatu
 
Alice Munro

Munro oso gazte hasi zen idazten, 1950an atera zuen bere lehenengo liburua, eta liburu asko idatzi ditu harrezkeroztik. Bere lehenengo liburu-bildumari "Dance of the happy shades" jarri zion izena. Munroren ipuin-bildumak hamahiru hizkuntzara itzuli dira, tartean euskarara.