Plaiko Zubia

Plaiko Zubia Ondarroan dagoen zubi bat da, Artibai ibaiaren gainean.

Garai batean txakur-txiki zubia deitzen zioten, bertatik pasatzeko txanpon bat ordaindu behar zelako (txakur-txikia deitzen zitzaion txanpon horri).

Historia aldatu

1927an inauguratu zuten.

Garai hartan turista asko etortzen zen herrira. Hauek, hondartzara joan nahi zutenean, txalupetan pasatu behar izaten zuten ibaia. Horregatik egin zen zubia, hondartzara joan ahal izateko.

Garai batean zubian etxola bat zegoen, pasatzen zen jendeari dirua kobratzeko.

Deskribapena aldatu

Zubia zabaldu egiten zen txalupak pasatzeko (garai hartan portua Eliza azpian zegoelako).

Argazki galeria aldatu