Txikipedia:Alexandria Ocasio-Cortez

Alexandria Ocasio Cortez Estatu Batuen armarriaren aurrean

Alexandria Ocasio-Cortez 1989ko urriaren 13an jaio zen Bronxen, New Yorken. Ekintzaile eta politikari Estatubatuarra da.

2019ko urtarrilaren 3tik Estatu Batuetako Ordezkarien Ganberako  kidea da.

Ocasio Cortez ezaguna egin zen  2018ko partidu demokrataren hauteskundeak irabazi zituelako. 29 urte bakarrik zituen, beraz, Kongresurako  hautatua izan den emakumerik gazteena izan da.

Emakume honek feminismoa, osasungintza unibertsala, armen kontrola eta unibertsitate publikorako doako sarrera aldarrikatzen ditu. Gogor salatzen ditu kanpo politikan gaizki ikusten dituen ekintzak, giza-eskubideen aurkakoak direnak batez ere.