Txikipedia:Alexandra Elbakian

Alexandra Elbakian
Alexandra Elbakian

Alexandra Elbakyan 1988ko azaroak 8an jaio[1] zen Kazajistan-en, ezaguna da 2011 urtean SCI-hub (Web gune bat) proiektua sortu zuelako. Orain Moskun bizi da.[2]

Bizitza

aldatu

Alexandraren programazioarekiko interesa 12 urterekin hasi zen eta Interneteko doako tutorialak erabiliz programatzen ikasi zuen. Unibertsitatean sartu zenerako, webguneak sortu zituen, kodeak idatzi programazio-lengoaia desberdinak erabiliz, eta "webgune batzuk hackeatu zituen", bere hitzetan.[3]

Neurozientziekiko interesa ere bazuen adimen artifizialeko Tamagotchi bat programatu nahi izan zuenean, eta horrek neurozientziari eta kognizioari buruzko liburutegi elektroniko handi bat biltzera eraman zuen, webgune "piratetatik" liburuak deskargatuz.

Ikasketak

aldatu

Konputazio Zientzietan graduatu zen Almatyko Kazaja Unibertsitate Tekniko Nazionalean.

Graduatu ondoren, Giza Mediaren Interakzio Taldean lan egin zuen Twenteko Unibertsitatean.[4]

Gaur egun, "The Brain Machine Interfacing Initiative" unibertsitatean egiten du lan, Friburgoko unibertsitate batean.

Alexandra Asánovna Elbakián errusokazaja software eta neurozientzia garatzailea da, eta ezaguna da 2011n Sci-Hub proiektua sortu zuelako.

Neurozientzialaria, programalaria, aktibista eta informalaria da.

Sci-Hub web-gunea

aldatu

Alexandra Elbakyanek, 23 urte zituela, Sci-Hub sortu zuen, bere ustez, "artikulu akademikoen kostu handiari erantzuteko, ezagutza zientifikoaren hedapena areagotzeko eta, ondorioz, pertsona gehiagori eduki zientifikoetarako sarbidea emateko".

Artikuku zientzifikoak bilatzeko web gune bat da, ingelesaz bakarrik aurkitu al da informazioa eta 2011eko irailak 5ean sortu zen.

Jatorrizko helburua ez bada ere, proiektu honek ezagutza zientifikoaren hedapena areagotzea eta harpidetza baten atzean jarritako edukiak eskuratzea ahalbidetu du.

Orain ilegala da artikuluak bilatzea eta edozertarako erabiltzea.

Eztabaida sortu du informazio zientifikorako sarbide irekia lortzeko egin duen borrokagatik, eta argitaletxe garrantzitsuen hainbat demanda judizialen helburua izan da.

Erreferentziak

aldatu
  1. (Gaztelaniaz) Alexandra Elbakyan. 2024-01-04 (Noiz kontsultatua: 2024-01-31).
  2. (Gaztelaniaz) Alexandra Elbakyan. 2024-01-04 (Noiz kontsultatua: 2024-01-31).
  3. (Gaztelaniaz) Alexandra Elbakyan. 2024-01-04 (Noiz kontsultatua: 2024-01-31).
  4. (Gaztelaniaz) Alexandra Elbakyan. 2024-01-04 (Noiz kontsultatua: 2024-01-31).