Albaka

Albaka edo basilikoa, gaztelaniaz albahaca da (Izen zientifikoa, Ocimum Basilicum). Landare loredunen espezie botaniko bat da, espezia eta sendabelar gisa erabil daitekeena.

Nolakoa da? aldatu

Belarkara bat da. Bere hosto handi eta leunak luze baina zabalagoak dira. Landareak 50-60 cm-rainoko altuera gara dezake. Oso adarkatua, punta zorrotza, zabala eta berde bizikoa da. Lore zuri edo arrosak edukitzen ditu tamaina txikikoak.

Non aurkitzen da? aldatu

Albakaren jatorria  Afrika erdialdeko eskualde tropikal eta Asiako hego- ekialdekoa da. Klima beroetan hazten da baina bero larriegiek kalte egiten die. Haien habitat egokienak lurzoru emankorrak dira, ez oso trinkoak eta hezeak. Eguzkiaren zuzeneko argia neguan eta itzal pixka bat bero handieneko garaietan, hostoak horitzea saihesteko.

Bitxikeriak aldatu

Beste landare batzuetatik hurbil ereinez gero, birikia eta euli zuria bezalako izurriteak saihesten laguntzen du. Bere izen zientifikoak errege munduari egiten dion erreferentzia grezierako baselikoan du jatorria, greziar eta erromatarrek zioten miresmenaren keinu.

Loraldia aldatu

Albaka lorea udan ateratzen da.

Erabilera aldatu

Digestio-arazoak kontrolatzen laguntzen du, eta antiseptiko eta bakterioen kontra egiteko ona da. Nekeari eta antsietateari aurre egiteko ere erabiltzen da.

Italiako sukaldaritzan ohiko entsaladei, pasta eta pizzei zaporea emateko erabiltzen da.

Ba al dakizu? aldatu

- Italiarrak maitasunaren sinbolotzat hartzen dute.

- Albaka, txakur eta katuei kalte egiten ez dien belar bakarrenetakoa da.

- Etxeen inguruan maiz landatzen da airea freskatzeko eta kalitatea hobetzeko.