Txikipedia:Aisia
Aisia zure denbora librean egiten duzuna da; erlaxatu, lasai egon…
Aisia lanarekin zerikusirik ez duten jarduerak egitea da, beti ere, inungo betebeharrik gabe. Jarduera horien helburua estresa kentzea edo gutxitzea da, eta zure egunerokotasunetik piska bat urruntzea. Ekintza hau, era askotara egin daiteke. [1]
Aisialdi Motak
aldatuAisia mota asko daude, adibidez:
- Irakurtzea
- Zinemara joatea
- Dantzatzea
- Sukaldaritza ikastaroak egitea
- Bideo-jokuetan lagunekin jolastea
- Mahai-jolasetan aritzea
- Kirola egitea
- Ihes gela-tan jolastea[2]
Gaur egungo gazteen artean zein dira aisialdi ohikoenak?
aldatuIa denak jarduera digitalak dira. Nagusiena (% 80) Interneten txateatzea eta nabigatzea da, gero lagunekin egotea (% 66), bideojokoetan jokatzea(% 64) eta azkenik kirola egitea (% 49).
Zenbat aldatu da aisia lehendik orainera?
aldatuEntretenimendua askoz ere frenetikoagoa bihurtu da. Musikak estilo ezberdinak ditu mundu osoko entzuleei atsegin emateko. Filmek efektu bereziekin, zinematografiarekin eta narrazioarekin liluratzen dute jendea. Telebista dibertigarria, garrantzitsua, informatiboa edo zentzugabea izan daiteke.
Erreferentziak
aldatu- ↑ Aisia. 2022-08-23 (Noiz kontsultatua: 2023-02-16).
- ↑ hacerfamilia.com. (2014-09-29). «15 actividades familiares para el tiempo libre» www.hacerfamilia.com (Noiz kontsultatua: 2023-02-16).