Txikipedia:Ainar arrunt

Ainar arrunta

Ainar arrunta edo Calluna vulgaris landare bat da.

Etimologia - nondik dator hitza? aldatu

Calluna terminoa grezieratik dator, ekortu (erratzez garbitu) esan nahi du bere adarrak lorategiko erratzak egiteko erabiltzen bait ziren.

Deskribapena - nolakoak dira? aldatu

1m edo gehiago hazten den zuhaixka da, urte osoan berdea. Zurtoina zurezkoa eta bihurria, kolore horixka edo gorrixkako adar ugari botatzen ditu.

 
Hostoak

Hostoak iraunkorrak zurtoinari erantsiak eta orratz formakoak, gainaldetik konkaboak eta azpialdetik gilatuak, teila moduan jartzen dira estu 4 hilara osatuz, aurkakoak eta txandakakoak, (hau da, pare bakoitza aurrekoaren aldean txandaka agertzen da)

Loreak, luku gisako infloreszentziak adar puntan biltzen dira (lore guztiak alde beretik orientatuta daude). Posizio apikalean, loreekin batera, hosto batzuk daude (braktea motakoak) eta lorearen ziriak 20 eta 30 cm arteko luzera du. Normalean purpura edo malba kolorekoa izaten da, baina baita arrosa ere (oso gutxitan zuria).  Sepalo eta petaloak (4) kolore berdinekoak izaten dira, 2 – 3 mm-ko tamaina dute lore bakoitzak. Ekainetik urrirarte egon daitezke loretan eta batzuetan ia urte osoan.

 
aurreko urteko lore lehorrak

Polinizazioa entomofiloa (tximeleta edo sitsen zein erleen bitartez) da landare helduan eta haizearen bidez (anemofiloa) ere burutu daiteke landarea gaztea denean.

Habitata, non bizi da? aldatu

Bere habitata ondo drainatutako lurzoru azidoena da, eguzki galdatan edo partzialki itzalpean, 0 eta 2500 m arteko altitudea duten konifero eta zohikaztegietako basoetan.

Zer paper betetzen du ekosisteman? aldatu

Calluna vulgaris delakoak paper ekologiko garrantzitsua betetzen du, landare meliferoa (eztia egiteko balio duena) izateaz gain, artzaintza onartzen duelako eta noizbehinkako suteen ondoren berriro haz daitekeelako. Gainera, landare hau elikadura-iturri garrantzitsua da zenbait animaliarentzat, hala nola ardientzat edo oreinentzat, elurrak beheko landaredia estaltzen duenean landareen puntekin elika baitaitezke. Eperrak kimu eta hazi gaztez elikatzen dira.

Sendabelarra: aldatu

 
Calluna vulgaris adarra

Bere adaxka loredunak infusioan hartzen dira, astringente eta gernu-bideen antiseptiko modura.