Dantza tradizionalak.

Ahmedabad Asiako hiri bat da, Indiako hirien artean zazpigarren handiena. 2011ko datuen arabera, hiriak 5.633.927 biztanle ditu.

Geografia eta klima aldatu

India mendebaldean kokaturik dago, Gujarat izeneko estatuan. Sabarmati ibaiak bitan banatzen du hiria. Ibaiaren ekialdean hiriaren alde zaharra dago eta mendebaldean hiriaren alde berria.

Ahmedabad oso toki beroa da. Ia hilabete guztietan 40ºC-tik gora egin dezake. Maiatzean 50ºC-ko tenperaturak ere izaten dira. Beste aldetik euria gutxi egiten du eta oso toki lehorra da.

Leku ikusgarriak aldatu

  • Hutheesing tenplo jainista
  • Chabutaro: txoriak elikatzeko iturria. 120 urte ditu.

Irudiak aldatu