Ahate txistulari bikotea

Ahate txistularia uretako hegazti bat da. Siberian eta Eskandinabian pasatzen du uda, eta neguan Europa hegoaldera etortzen da.

Deskribapena aldatu

Ahate txistularia tamaina ertainekoa da, 42-50 zentimetro arteko luzera. Itxura borobiltsua du, lepo motza eta moko txiki samarra. Arra eta hemeak ez dira berdinak.

Arrak: Marroixka eta gris kolorekoa da. Buztana beltza eta puntaduna du.

Emeak: Marroixka kolorekoa da eta hegoak zuriak ditu. Esan dezakegu, emeak erakargarriagoak direla.

Elikadura aldatu

Belarjaleak dira, hau da, landareak eta algak jaten dituzte. Adibidez, ur ertzetan aurkitzen dituzten hostoak eta sustraiak jaten ditu. Moko txikia landareak mozteko erabiltzen dute. Batzutan ur azpiko landareak ere jaten dituzte, horretarako burua ur azpian sartuz.

Ugalketa aldatu

Bikotea sortzen denean, ugaltzeko leku batera joango dira, hau da, ur ertzera. Bertan habia egingo dute hosto eta belar zatiekin. Krema koloreko 8-9 arrautza jartzen ditu eta 24-25 egunetan txita guztiak batera jaiotzen dira. Jaio eta ordu gutxitara txitak beren kabuz elikatzeko gai dira eta 40-45 egun pasa ondoren, helduak dira.

Hizkuntza ezberdinetan aldatu

  • Gaztelaniaz: Mareca penelope
  • Ingelesez: Eurasian wigeon
  • Frantsezez: Canard siffleur

Ahate txistulariaren soinua entzun nahi? aldatu

       Entzun!