Ahabia (Vaccinium myrtillus) landare bat da. Europako, Ipar Amerikako eta Asiako iparraldean aurkitu daiteke, mendietako ohianpeetan edota lurzoru azidoetan besteak beste.

Nolakoa da? aldatu

Landare hau, lau zatitan banatuta dago: zuhaixka, hostoak, loreak eta fruitua.

 
Ahabiaren zuhaixka
  • Zuhaixka: hostoerrorkorra da, adar berdeduna eta gehienez, metro bateko altuera hartzen du.
  • Hostoak: obalatuak dira, txandakatuak, berde argiak edo horixkak eta ertzak horzdunak ditu.
  • Loreak: txikiak dira, berde arrosaxkak eta bost petaloz osatuak.
  • Fruitua: baia urdin iluna eta zapore gazi-gozokoa.

Non bizi da? aldatu

 
Ahabiaren banaketa geografikoa

Ahabia, klima epeletan aurki dezakegu. Klima hauek, ozeanikoa eta kontinentalak dira. Klima hauek Europan zehar, Ipar Ameriketan eta Asiako iparraldean aurkitu ditzakegu. Lurzoru biguna eta materia organiko handiarekin behar dute, non hezetasun maila altua den, baina ez gehiegizkoa. Tenperatura aldaketak ez zaie inolako eragozpenik eragiten, baina -5ºC ko tenperaturak jasanez gero, loreak kaltetuak izan daitezke.

Ahabi fruitua aldatu

   Ba al dakizu    

Oso erabilkorrak dira pisua galtzeko dietetan, mantenugai asko dituen jakia delako.

Fruitu hau, mila urtez erabilia izan da Europako medikuntzan. Oso erabilgarria da hesteetako gaitzei aurre egiteko; hala ere, badaude eraginkorragoak diren beste sendagai batzuk. Horrez gain, fruitu honekin hainbat jaki goxo egin daitezke, tarta edo gozokiak adibidez.

Bi ahabi mota daude: ahabi europarra eta ahabi amerikarra. Berdintsuak dira bata bestearekiko lore garaian, horregatik, oso erraza da elkar nahastea. Baina, badaude hainbat bereizgarri biak desberdintzeko:

 
Ahabi europarra
  • Europarra naturan ikusi dezakegu, amerikarra, berriz, nekazaritzan ekoizten da eta errazagoa da supermerkatuetan aurkitzeko.
  • Postreak prestatzerako orduan, europarra zapore indartsuagoa dauka amerikarra baino.
  • Europarraren zukua gorria da, nahiz eta urdin bihurtzen den denbora igaro ahala; amerikarrarena, aldiz, zuria edota gardena da.

Gehiago jakiteko aldatu

https://www.lavanguardia.com/comer/materia-prima/20180710/45783544503/arandanos-frutas-propiedades-beneficios-valor-nutricional.html

Esteka honetan, ahabiaren onurak aipatzen dira, pertsonak eguneroko bizitzan elikagai osagarri bat bezala gehitzeko.

https://www.mapa.gob.es/app/MaterialVegetal/fichaMaterialVegetal.aspx?idFicha=1173

Honetan, ahabia landatu nahi izanez gero jarraitu behar ditugun pausuak aipatzen dira.

https://www.infoagro.com/documentos/el_cultivo_del_arandano.asp

Hemen, ahabiaren azalpen sakon bat ikus daiteke.