Txakur bat proba batean.

Agility delakoa txakurren kirol bat da. Kirol hau txakurra sasoi onean egoteko erabiltzen da, baina jabeari kasu egitea ere du helburu. Jabeak txakurrari agintzen dio nondik zeharkatu behar dituen hainbat oztopo eta animaliak aginduak bete behar ditu. Jabeak ezin du ez txakurra ez eta oztopoa ere ukitu. Kirol honi esker, bai txakurrak baita jabeak ere kirola modu dibertigarrian praktikatzen dute.

Historia aldatu

Peter Meanwell txakur-hezitzaileak agility kirola sortu zuen. Kirol hau 1977an egin zen ospetsu Crufteko txakur show izena zuen txakur-erakusketa batean, bisitariak entretenitzeko asmoz erakusketa bat antolatu zenean.

1978an, lehenengo aldiz bi taldek hartu zuten parte, ikusleek gustora jaso zuten ikuskizuna eta hurrengo urteko erakusketa jarraian antolatu zuten.

1979an hiru taldek hartu zuten parte.

1980an Erresuma Batuko Kennel Clubak agility txakur-kirol ofizial bezala aurkeztu zuen.

Oztopoak aldatu

Hauexek dira Fédération Cynologique Internationale delakoak onartutakoak:

  • Hesiak
  • Kulunka
  • Gurpila
  • Zubia edo harresia
  • Itsasadarra
  • Jauzi luzera
  • Mahaia
  • Eslalona
  • Geldialdiko lekua edo mahaia
  • Tunel zurruna
  • Pasagunea
  • Tunel malgua