Txikipedia:Adierazpen askatasun

Adierazpen askatasuna, norberaren askatasuna eta komunitate baten askatasuna bermatzen duen printzipioa da. Printzipio honek norberaren edo komunitatearen iritziak eta ideiak askatasunez azaldu ahal izatea ziurtatzen du.

Adierazpen askatasuna eskubide bat moduan ezagutzen da Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsalean. Bertako 19. artikuluan, zehazten da “guztiok dugula iritzia emateko eskubidea momentuan edo ostean arazorik izan gabe”. Gainera, eskubide honek baita ere bermatzen digu edozein motako informazioa bilatzeko, jasotzeko edota zabaltzeko aukera daukagula; bai idatziz, bai ahoz, bai arte modura etab. Baina hitzaren askatasuna ez da absolutua, horregatik, ezin ditugu adierazpen askatasun modura hartu hurrengoak: gezurrak, bakoitzaren pribatasuna, konfideltasunak eta segurtasun publikoa; adibidez.

Jatorria aldatu

Adierazpen askatasuna antzinetik datorkigun eskubidea da. Adituek uste dute VI. mende amaieratik edo V. mendearen hasieratik etor daitekeela. Erromako Errepublikako baloreetan bazegoen, baita ere, adierazpen askatasuna eta erlijio askatasuna. Baina adierazpen askatasunarekin bat datozen ideiak, giza eskubideen lehen dokumentuetan aurkitu ahal ditugu .


Gaur egun, adierazpen askatasuna lege internazional zein nazionalengatik onartuta dago giza eskubide moduan. Eskubide hau ez da bakarrik ideiak  azaltzea eta zabaltzeko eskubidea izatea, baita ere da:

  • Eskubidea informazioa eta ideiak bilatzeko
  • Eskubidea informazioa eta ideiak jasotzeko
  • Eskubidea informazioa eta ideiak irakasteko


Mugak aldatu

Adierazpen askatasunean zenbait muga ditugu, hau da, ezin dezakegu zenbait gauzen inguruan gure ideiak azaldu, bilatu, jaso edo irakatsi. Kasu zehatz hauek hurrengokoak dira: adierazitakoa beste eskubide edo askatasun batzuen kontra doanean, gezurrak zabaltzerakoan, gatazketako hitzak erabiltzerkoan eta jabetza intelektualaz hitz egitean.

Informazio Askatasuna aldatu

Informazio-askatasuna adierazpen-askatasunaren hedapen bat da. Gaur egun, honen biderik garrantzitsuena Internet da. Gaur egungo testuinguruan teknologiar eta informazio askatasuna pribatutasunerako eskubideari dagokio. Pribatutasunerako eskubidea giza eskubidea da baita ere. Informazio-askatasunak azken honen hedapen gisa jokatzen du. Informazio-askatasunak zentsura aipa dezake teknologiako testuinguru batean. Hau da, web edukietara sartzeko gaitasun eza edo murrizketak zentsuragatik.

Interneteko Zentzura aldatu

Internetaren sorrera zela eta sortu zen informazio askatasunaren kontzeptua. Interneten zentsuraren barruan dago argitalpena kontrolatzea edo ezabatzea, edo Interneteko informazioa eskuratzea eta "Informazio fluxu askearen" blokeoak egitea.

Interneten zentsuraren adibide bat "Txinako suebaki handia" da. Txinako Herri Errepublikan Interneten zentsura lege eta araudi administratibo ugariren pean egiten da, hau da, gobernuak kontrolatzen du zer informazio heltzen den. Internetera zuzendutako hirurogei erregulazio baino gehiago daude.