Adarra aerofonoen familiako soinu-tresna da.

Nolakoa da? aldatu

Gehienetan behi edo idi adarrez egiten da. Puntaren muturra moztu eta luzera zulo bat egiten zaio berez duen barruko tuturaino. Ezpainak bibratzeko, zuloari kanpoaldetik kono-enbor errebaje bat egiten zaio, tronpeta arrunten ahokoaren gisan.

Neurriaren araberakoak izango dira hotsaren indarra eta tonua.

Nola jotzen da? aldatu

Ahokoa ezpainetan jarririk, haizea botatzen da ezpainak bibraraziz.

Noiz jo izan da adarra Euskal Herrian? aldatu

Adar hauek ez dute tonu aldaketarako zulorik izaten eta ikusten dugunez, deiak ematea izan da tresna hauek izan duten funtzio nagusia. Artzainek halako tresnak erabili izan dituztela badakigu. Txalaparta saioen aurretik ere jo izan dute txalapartari batzuek.