Abixoi handia (Atherina presbyter) ur gazi eta ur gezako arraina da.

Ekialdeko Ozeano Atlantikoan bizi da.

Deskribapena

aldatu
 
Abixoi handia.

Arrain txikia da. 18cm inguru ditu. Gorputz luzea, estua eta gris kolorekoa du.

Buru txikia du, baina begiak eta ahoa nahiko handiak ditu.

Gehienez 4 urtez bizi daiteke.

Bizitokia

aldatu

Ozeano atlantikoan eta Mediterraneoan bizi da. Ur azaletik 50m-etara. Abixoi handia talde handietan elkartzen da. Hainbat ingurunetan bizi dira.

Elikadura

aldatu
 
Abixoi handia Aquariumean

Abixoi handia, haragijalea da, ur azpiko animalia txikiez elikatzen da.

Ugalketa

aldatu

Udaberria eta uda bitartean jartzen dituzte arrautzak.

Arrantza

aldatu

Ez da ohikoa abixoi handia jatea. Arrantzaleek beita gisa erabiltzen dute arrain handiagoak arrantzatzeko.

   Ba al dakizu    
Abixoi handien arrantza debekatuta dago beita moduan erabiltzeko ez bada.