A bitamina edo erretinola begietako zeluletan oso garrantzitsua den molekula bat da. Konposatu karotenoideoa da, hau da, azenarioa bezalako barazkietan ugaria da.

Funtzioak: aldatu

  • Ikusmena: Erretinako bi zeluletan agertzen da. argi gutxi dagoenean ikusmena ahalbideratzen du.
  • Immunitatea: Immunitate-sistemak behar bezala funtzionatzeko beharrezkoa da. Azaleko eta mukosetako zelulak (arnasbideetakoak gernu bideetakoak) infekzioen aurka babesten dute gorputza.
  • Hazkuntza eta garapena: Bai A bitaminaren faltak eta baita gehiegi hartzeak ere jaiotze-akatsak ekar ditzakete ondorioz, beharrezkoak baitira enbrioien garapenerako. Umea garatzen ari denean, gorputz adarren garapenean laguntzen du, eta baita bihotza, begiak eta belarriak eratzen ere.
 

Iturriak: aldatu

  • Animalia jatorrikoa: Batez ere arrainen gibelean, esnekietan eta arrautzetan dago.
  • Landare jatorrikoa: Laranja, hori eta gorri koloreko barazkietan eta hosto berdeak dituztenetan aurki daitezke, hala nola, azenario, kalabaza, tomate eta espinaketan.

A bitaminaren gabezia: aldatu

Batez ere ikusmenaren akatsak sortzen ditu, baina infekzio eta hazkuntza-atzerapenak ere eragin ditzake.