Txikipedia:Édith Piaf

Edith Piaf

aldatu

Édith Piaf frantziar abeslaria izan zen. 1915-an jaio zen eta 47 urterekin hil zen. Edith Giovanna Gassion zen haren izen osoa, eta XX. mendeko frantziar abeslari ospetsunetako bat izan zen. 1915eko  abenduaren 19an jaio zen Parisen, Frantzian. Bere aitak ama abandonatu zuen, eta ezer gabe geratu ziren. Amari ez zion denborarik eman ospitalera iristeko, eta Edith kale-argi baten azpian jaio zen. Haurtzaro txarra izan zuen, ez baitzuen aurrera egiteko baliabiderik. Orduan, bere amak Edith bere aitari entregatu zion eta bere amonaren etxean hazi zen. Aita itzuli zenean, zirkoetara eraman ohi zuen, eta han aurkitu zuen musikarekiko benetako grina.

1936an, bere lehen diskoa grabatu zuen eta oso ezaguna egin zen. Une hartatik aurrera, disko gehiago ateratzen hasi zen, eta pixkanaka ospetsu izateko ametsa lortu zuen. Music-halleko izarrik ospetsuena izatea lortu zuen eta Edith Piaf izena hartu zuen.

1933an, mutil batekin maitemindu zen, Marcelle izeneko alaba bakarra izan zuen, bi urte zituela meningitisak jota hil zena. Urte batzuk geroago, berriro maitemindu zen, baina arazoak izan zituenez, drogekiko adikzioarekin hasi zen, eta osasun arazoak izan zituen.

Osasun arazoak izan arren, abesten jarraitu zuen 1963ko urriaren 10ean hil zen arte, 47 urterekin, minbizi hepatiko baten ondorioz.