Txantxangorri Gorena
Txantxangorri Gorena, George R. R. Martin idazlearen A Song of Ice and Fire eleberri saileko eta Game of Thrones telesaileko pertsonaia bat da, azken horretan Jonathan Pryce aktoreak antzeztu zuen.
Txantxangorri Gorena | |
---|---|
A Song of Ice and Fire Game of Thrones | |
Txantxangorri Gorena (Jonathan Pryce) | |
Argitalpena | |
Sortzailea | George R. R. Martin |
Ageri den obrak | ikusi
|
Interpretatzailea | ikusi
|
Aktorea | Jonathan Pryce |
Datu biografikoak | |
Heriotza | Great Sept of Baelor (en) |
Hiltzailea | Cersei Lannister |
Herrialdea | Zazpi Erresumak |
Sexua | Gizonezkoa |
Espeziea | Gizakia |
Jarduera | cult leader (en) apaiza iraultzailea |
Zazpien Fedea erlijioaren Septoi Gorena eta buru nagusia da, iraganean Bost Erregeen Gerran herriz herri bidaiatu zuen septoi bat izan zen, Erregearen Lurrartzea hiriburura septoien hezurrak zeramatzela iritsi zena. Aurreko Septoi Gorena zendu zenean, berri aukeratzeko konklabean septoi fanatiko talde bat oldarki sartu eta Sinisdun Nagusiei Txantxagorri Gorena fedearen buru berri gisa hautatzea derrigortu zituen. Bere agintaldia Fedearen jabetzak eta apaindurak saltzen hasiko da. Cersei Lannisterrek Fedeak Tommen Baratheonen erregealdiaren bedeinkapenaren trukean Fede Militantea berrezartzea hitzemango dio. Horrek Fedeak indar eta botere kontrolagaitz bat bereganatzea ekarriko du, mehatxu bat bilakatuz.