Txantiloi:Zuzendu/dok
Hau Txantiloi:Zuzendu txantiloiaren dokumentazio azpiorrialdea da. Hemen jasota daude txantiloi horren erabilera argibideak, kategoriak, Wikidatako hizkuntza arteko loturak eta beste eduki batzuk, txantiloiaren beraren zati ez direnak. |
Helburua
aldatuTxantiloi honen helburua hau da: artikulu batek edo artikulu zati batek hizkuntzaren aldetik akatsak dituela eta zuzendu behar dela jakinaraztea.
Erabilera
aldatuErabiltzeko modu erraza
aldatuTxantiloi hau erabiltzeko, aski da zuzendu beharrekoa den artikuluaren edo artikulu zatiaren hasieran kode hau jartzea:
{{zuzendu}}
Kode hori jarrita, ohar hau agertuko da artikuluan:
Artikulu edo pasarte honek eduki, gramatika, hiztegi edota ortografia akatsak ditu. Lagundu nahi baduzu, zuzendu ezazu. |
Erabiltzeko modu aurreratua: aldagaiak
aldatuTxantiloi honek aukerako hiru aldagai ditu, eta komeni da, ahal den neurrian, aldagai horiek betetzea. Hona hemen txantiloiaren hiru aldagaiak:
- data aldagaia: artikulua edo artikulu atala zuzentzeko zein egunetan markatu den adierazteko balio du. Kontuan izan behar da dataren ondoren geroztik hitza doala; beraz, formatu egokia izan behar du, adibidez: data = 2007ko apirilaren 13az.
- zuzenkizuna aldagaia: artikuluan edo artikulu atalean zer zuzendu behar den adierazteko balio du.
- zatia aldagaia: zer artikulu zati zuzendu behar den zehazteko balio du. Kontuan izan ezazu esaldi baten barruan txertatuko dela, eta zuk aldagai honetan idazten duzunari erantsiko zaion esaldi bukaera hau dela: «honek gramatika, estilo, lotura edota ortografia akatsak ditu». Aldagai honetan ezer adierazten ez baduzu, esaldi hau azalduko da: «Artikulu honek edo artikulu zati honek gramatika, estilo, lotura edota ortografia akatsak ditu».
Esan bezala, hiru aldagai horiek jartzea ez da nahitaezkoa. Hala ere, jartzea lagungarria da Wikipediarako; batez ere, lehenengo bi aldagaiak (data eta zuzenkizuna) jartzea.
Txantiloia hiru aldagaiekin erabiltzeko moduaren adibidea:
{{zuzendu
| data = 2011ko apirilaren 11z
| zuzenkizuna = Arthur Conan Doyleren lanen izenburuetako batzuk eta lan horietako hainbat testu gaztelaniaz aipatu dira. Horrek ez du zentzurik hemen: ingelesez (jatorrizko hizkuntzan) edo euskaraz (Wikipedia honetako hizkuntzan) aipatu behar lirateke.
| zatia = Hemendik aurrera, artikulu}}
Kode hori jarrita, ohar hau agertuko da artikuluan:
Hemendik aurrera, artikulu honek eduki, gramatika, hiztegi edota ortografia akatsak ditu. Lagundu nahi baduzu, zuzendu ezazu.
Zuzendu beharrekoa: Arthur Conan Doyleren lanen izenburuetako batzuk eta lan horietako hainbat testu gaztelaniaz aipatu dira. Horrek ez du zentzurik hemen: ingelesez (jatorrizko hizkuntzan) edo euskaraz (Wikipedia honetako hizkuntzan) aipatu behar lirateke.
|