Txantiloi:Itzulia2/dok
Hau Txantiloi:Itzulia2 txantiloiaren dokumentazio azpiorrialdea da. Hemen jasota daude txantiloi horren erabilera argibideak, kategoriak, Wikidatako hizkuntza arteko loturak eta beste eduki batzuk, txantiloiaren beraren zati ez direnak. |
Helburua
aldatuTxantiloi honen helburua da artikulu bat beste hizkuntza bateko wikipedia batetik itzuli denean, eta itzulpenarekin batera erreferentzia batzuk etorri direnean, horiek kontestuak jartzeko laguntzea, erreferentzien atalean itsatsirik txantiloia. Itzulpenak aitortzeko beste modu bi dira {{itzulia erref}}
eta {{itzulia}}
txantiloiak.
Erabilera
aldatuOndorengo kode honekin idatzi behar duzu. Beherago azaldu dugu zenbaki bakoitzaren ordez zer jarri behar den.
{{Itzulia2|1|2|3|4|5}}
Lehen hirurak nahitaezkoak dira; azken biak, berriz, ez dira ezinbestekoak, baina komeni da jartzea (eta azken bietako bat jartzen bada, bestea ere jarri behar da):
- 1 = hizkuntza kodea. Adibidez: en (ingelesa), es (gaztelania), fr (frantsesa), eta abar. Wikipedien zerrendan aurkituko dituzu, ingelesez, wikipediagintzan erabiltzen diren hizkuntza kodeak.
- 2 = hizkuntza + berdintza ikurra + hizkuntzaren izena + -zko atzizkia. Adibidez: hizkuntza=ingelesezko.
- 3 = jatorrizko artikuluaren izenburua. Adibidez: Template:Translated page.
- 4 = jatorrizko artikuluaren bertsioaren data. Adibidez: 2009-03-20.
- 5 = bertsioa + berdintza ikurra + jatorrizko artikuluaren bertsioaren zenbakia. Artikuluaren «Historia» fitxan sartuta, itzulpenerako oinarritzat hartu duzun bertsioaren dataren esteka kopiatzen baduzu, bukaeran dagoen zenbakia da; «oldid=» testu zatiaren eskuinean dagoena, alegia. Adibidez: bertsioa=278565452.
- Adibidea
Kode hau jarrita:
{{Itzulia2|en|hizkuntza=ingelesezko|Template:Translated page|2009-03-20|bertsioa=278565452}}
ohar hau lortuko dugu:
- Artikulu hau, osorik edo zatiren batean, ingelesezko wikipediako «Template:Translated page» artikulutik itzulia izan da, 2009-03-20 data duen 278565452 bertsioa oinarritzat hartuta. Sartze-datarik ez duten erreferentziak, edo 2009-03-20 baino lehenago datatuak, jatorrizko artikulutik ekarri dira itzulpenarekin batera.
Kode hori dagokion artikuluaren «Erreferentziak» atalean jarri behar da.
Ikus, gainera
aldatu{{itzulia erref}}
{{itzulia}}