Txantiloi:EuskaltzArauErref

[ikusi] [aldatu] [birkargatu] Txantiloiaren dokumentazioa

Helburua aldatu

Txantiloi honen helburua da Euskaltzaindiaren arau bat erreferentziatzat aipatzea. Adibidez, euskara batuan Nafarroako hiriburuaren izena Iruñea dela (eta ez Iruña, Pampelune...) erreferentziatu nahi badugu, Euskaltzaindiak euskara baturako emandako 155. araua (Nafarroako udal izendegia) aipa dezakegu.

Erabilera aldatu

Ondorengo kode honekin idatzi behar duzu. Beherago azaldu dugu hemen letra lodiz ageri diren bi zenbakien ordez zer jarri behar den.

  <ref>{{EuskaltzArauErref|arau-zk=1|arau-izenb=2|sartze-data=3}}</ref>

Lehen aldagaia (arau-zk) nahitaezkoa da; bigarrena (arau-izenb), berriz, ez da ezinbestekoa, baina komeni da jartzea:

arau-zk = arauaren zenbakia. Orri honetako «Helburua» atalean eman dugun adibidean: 155
arau-izenb = arauaren izenburua. Orri honetako «Helburua» atalean eman dugun adibidean: Nafarroako udal izendegia
sartze-data = araua kontsultatu den data: 2023-01-25
Adibidea

Kode hau jarrita:

  Iruñea<ref>{{EuskaltzArauErref|arau-zk=155|arau-izenb=Nafarroako udal izendegia|sartze-data=2023-01-25}}</ref>

ohar hau lortuko dugu:

Iruñea[1]

eta «Erreferentziak» atalean hau agertuko zaigu:

  1. Euskaltzaindia. (PDF) 155. arauaː Nafarroako udal izendegia. (Noiz kontsultatua: 2023-01-25).