Txantiloi:Ekaina 16
< Wikipedia:Urteurrenak/Ekaina
- 1846 - Pio IX.a aita santu aukeratu zuten, historiako aitasantutza luzeena hasiz (San Petri kontuan izan gabe).
- 1963 - Valentina Terexkova kosmonauta sobietarra (irudian) espazioratutako lehen emakumea bihurtu zen, Kazakhstanen dagoen Baikonurgo kosmodromotik orbitaratu zutenean.
- 1976 - Hego Afrikan, Johannesburgo hiriko Soweto auzoan gatazka handiak sortu ziren kalean, apartheid garaiaren amaiera markatu zutenak.
- 2006 - Iruña-Veleiako aztarnategian ezagutzen diren euskarazko hitzik zaharrenak aurkitu zirela publiko egin zen.