Neptuno

Neptuno Eguzki-sistemako zortzigarren planeta da. Eguzki-sistemaren barruan, Eguzkitik urrunen dagoen planeta da (30,1 unitate astronomikoko distantziara, 4.500 milioi kilometro), eta diametro handiena duten planetetatik laugarrena, baina masa handiena dutenetatik hirugarrena. Planeta erraldoien artean, dentsitaterik handiena duena da. Lurrak baino 17 aldiz masa handiagoa du. Neptunok Eguzkiaren inguruan bira bat egiteko 164,8 urte behar ditu. Antzinako Erromako itsasoetako jainkoaren omenez darama izena eta bere ikur astronomikoa ♆ da, Neptuno jainkoaren hiruhortzaren bertsio estilizatua.

Aste honetan nabarmen