Turismoa

Turismoa pertsonek euren ohiko bizitokitik kanpo egiten dituzten bidaia eta egonaldietan burutzen dituzten jardueren multzoa da, aisialdi, lanbide edo bestelako helburuetarako, urtebetea baino iraupen txikiago batez. Turismoa egiten duten pertsonei turista deritze. Emandako definizioaren arabera, turistak dira, esaterako, oporretan beste herrialde, eskualde edo hiri batera doazen pertsonak eta familiak, feria edo enpresako biltzar bat dela etxetik kanpo dauden langileak, osasun-arrazoiengatik bainutegi batera joan behar duen pertsonak, Mekara erromes joaten diren musulmanak eta eguneko txango bat egiten duten familiak.

Aste honetan nabarmen