Txantiloi:2016-11 Nabarmendutakoa

Obanosko Infantzoien Biltzarrak XIII. eta XIV. mendeetan Nafarroako infantzoiek eginiko batzarrak ziren. Batzarrak kapare edo kaparedun izeneko bigarren mailako nobleek (zaldun, kleriko eta nekazari libreak) osatzen zituzten, eta Nafarroako usadio eta ohiturak defenditu zituzten, errege eta Ahaide Nagusien (nobleteria, apezpikua eta burgesia) gehiegikeriak aurre eginez.