Txantiloi:2014-2 Nabarmendutakoa

Tarpana (Equus ferus ferus da bere izen zientifikoa), Eurasiako basa-zaldia bezala ezaguna baita ere, egun desagertutako zaldi arraza bat da. Ondo dokumentatutako azken abelburua, Ukrainan harrapatutakoa 1876en urtean, Moskuko Parke zoologikoan hil omen zen 1909an, baina zalantzan dago ea aberea arraza garbikoa ote zen edo etxeko zaldiekin nahastutakoa omen zen. Tarpanek zuten tamainagatik poniak zirela esan daiteke, eta gaur egungo poni arraza askoren jatorrian daude. Antzineko poni arrazen hazleek beraien abereak tarpanekin duten senidetasuna azpimarratzen dute arraza hauen antzintasuna nabarmentzeko orduan. Hainbat adituen arabera ordea, baliteke arrazak bizirik irautea Ukranian 1918 zein Polonian 1919.en urtera arte, halakoa baieztatzeko hainbat lekukotasun baitaude. Hau zehazteko zaila da eta kontutan hartu behar da azken ale basati horiek etxeko aberekin nahastutako tarpanak izatearen aukera.