Txantiloi:2014-23 Nabarmendutakoa
Francisco Javier Castaños Aragorri Urioste Olabide (Madril, Espainia, 1758ko apirilaren 22a – 1852ko irailaren 24a) Espainiako Armadako jenerala eta politikaria izan zen. Frantziako Iraultzako Gerretan eta Iberiar Penintsulako Gerran parte hartu zuen. Bailengo guduan lortutako garaipenarengatik ezaguna, antza denez bera da Manuel Godoy eta gero ohore, omenaldi, kondekorazio eta titulu gehien jasotako militar espainiarra. Beste historialari batzuen aburuz berriz, Castaños hura baino ohore gehiago jasotakoa da.