Txantiloi:2011-30 Nabarmendutakoa

2011ko Espainiako protestak, nazioartean ingelesez Spanish Revolution ("Espainiar Iraultza", euskaraz), espainiar estatuan 2011ko maiatzean eta ekainean izan ziren protestak dira, hasieran hainbat hiritan kanpaldi iraunkorrak eginez aste batzuetan zehar eta politikoen eta interes ekonomikoen aurkako protesta-ekintza zuzenak ondoren, benetako demokrazia eta erreforma politiko eta sozioekonomiko sakonak exijitzeko. Protestetan parte hartzen zuten pertsonei gaztelaniaz Ciudadanos Indignados (euskaraz, Hiritar Haserretuak) deitu zitzaien. Protesta mugimenduak M15 mugimendu izena generikoa hartu zuen, bere baitan inongo talde edo erakunderik hartu gabe eta antolakuntza horizontal eta lauso batez. Hain zuzen, hasierako ekimena maiatzaren 15ean Espainiako hainbat hiritan Democracia Real Ya taldeak eta atxikitako beste hainbat elkartek deituriko elkarretaratzeak izan ziren. Bertan milaka pertsona bildu ziren, sare sozialen bidez antolaturik, Espainian benetako demokrazia eskatuz, bi alderdi politiko nagusien (PSOE eta PP) ustelkeria eta nagusigoa, gazteen langabezia altua, gobernuak krisia dela eta bankuei emaniko diru-laguntza salatuz eta beste hainbat aldarrikapenekin batera.