Txantiloi:2010-9 Nabarmendutakoa

Margolan arras ezaguna: Adamen sorkuntza, Michelangelok egina

Kapera Sixtinoa (italieraz Cappella Sistina) Vatikano Hiriko Jauregi Apostolikoko kapera bat da, Aita Santuaren egoitza nagusian kokatua. Izena Sixto IV.a aita santuaren izenetik datorkionez, Sixtotar kapera ere deitzen zaio.

Mundu guztian oso ezaguna da, hain zuzen ere bertako margolanak, Pizkundeko margolari bikainenek eginak (Michelangelo, Rafael, Perugino, Botticelli, Ghirlandaio eta abar), erreferentzia saihestezina direlako Mendebaldeko margogintzaren historian. Horrez gain, entzutetsua da bertan egiten delako konklabea; alegia, Aita Santua hautatzeko kardinalen batzarra.

Kapera Sixtinoa Vatikanoko Museoen atal bat da.