Txantiloi:2010-28 Nabarmendutakoa

Sarpena edo koitoa, herri hizkeran eta gizakiei buruz txortan egin edo larrua jotzea ere deitzen dena, sexu harreman batean zehar gizonaren zakila beste pertsona baten gorputzean sartzea da. Sarpen mota ohikoena bikote heterosexualetan zakila emakumearen baginan sartzea da, baina uzkian (uzki-koitoa) edo ahoan (felazioa) ere egin daiteke. Koitoa pertsonen arteko lotura fisikoaz gainera, sexu harremana burutzen duen ekintza da eta pertsonen arteko amodioaren adierazgarri izaten da. Pertsona batek beste pertsona bati egindako zitalkeria izugarria ere izan daiteke: gizon batek emakume bat bortxatu egiten duenean, kasu. Hori dela eta, garrantzitsua da koitoa gogoz eta borondatez praktikatzea.