Txantiloi:2009-15 Nabarmendutakoa

Anarkismoa gobernu (estatua), hierarkia eta autoritate mota guztiak deusezteko mugimenduen izen orokorra da. Beraien helburua, oro har, anarkia ezartzea da. Anarkisten ustez, gizartearen antolakuntza hobea lor daiteke gobernu barik, eta hura lortzeko era ugari proposatzen dituzte. Anarkisten ustetan, ezin da "harreman etikorik" izan gizarte bateko herritarren artean, beraien gogoz kontra eginez gero; hortaz, anarkismoak norbanakoen askatasun osoa bilatzen du.

Anarkismoa beste izen batzurekin ere izendatu izan da edo izendatzen da, esaterako: komunismo libertarioa, sozialismo libertarioa, anarkia, akrazia, etab.