Txantiloi:2009-03eko Euskal Wikiatlas artikulua

Lazkaoko irudi bat

Lazkao Gipuzkoako udalerria da, Goierri eskualdeko hirugarren herririk handiena. Aralar mendikatearen magalean, Oria ibaira doan Agauntza errekak zeharkatzen du herria. 160 m-ko garaieran dago, eta 11.4 km²-ko hedadura du.

Dokumentuetan jaso den aipu zaharrena 1053ko idatzi bat da, eta ingurunea populaturik zegoela adierazten du. 1950 eta 1970eko hamarkaden artean izan zuen hazkunderik handiena, industriaren hazkundearen eraginez. 1980ko hamarkadatik aurrera hazkundea egonkortu da. Egun, 5.000 biztanle inguru ditu herriak.

Iparraldean Beasain eta Ordizia, hegoaldean Idiazabal eta Ataun, ekialdean Zaldibia eta mendebaldean Olaberria ditu mugakide. Lazkaok hiru auzo ditu: Senpere auzoa, Lazkaomendiko auzo ezaguna eta Zubierreka auzoa, non Ataunekin muga egiten duen.