Txantiloi:2009-02eko Euskal Wikiatlas artikulua

Enkarterrietako Armarria

Enkarterriko historia oso historia luzea da, historiaurrean hasi eta gaur eguneraino. Lehendabiziko bizilagun ezagunak autrigoiak ziren. Erdi Aroan gertaera nagusienak izan ziren, Abellanedako Juntetxearen sorrera, Bandoen arteko liskarrak eta bertako Foruaren idazkera 1394 eta 1503an.

Aro Modernoan Gernikako Batzarrarekin izandako auziak ziren nagusi XIX. mendearen hasieran bukatu ziren arte. Gaur egun, Bizkaiko eskualdea da.

Enkarterrin historiaurreko aztarna nagusiak Karrantzako Ventalaperran eta Galdamesko Arenatzan daude. Hallstatt kulturaren hedapenarekin batera, Autrigoiak, euskal antzinako tribua, lurraldea okupatu zuten eta lehendabiziko biztanle ezagunak ziren. K. a. 25an, Erromatar Inperioa lurraldea inbaditu zuen, lautadatik Flaviobrigara eramaten zizkieten produktuak babesteko. Erromatarren aztarnak oraindik bizirik diraute Enkarterriko lurretan: Abellanedan galtzadaren zati bat eta milliarium bat daude. Erromatarren idazleek ere Enkarterriri buruz idatzi zuten, Klaudios Ptolemaios, Dion Casio, Pomponio Mela, Paulo Orosio, Plinio Zaharra edo Lucio Emilio Paulo hain zuzen ere.