Txantiloi:2008-12eko Euskal Wikiatlas artikulua

Areeta.

Getxo Bizkaiko udalerria da, Bilboaldea eta Uribe Kostan kokaturik dagoena. 2006. urtean 83.000 biztanle inguru ditu. Beraz, Euskal Herriko seigarren hiririk handiena da.

Ibaizabaleko itsasadarraren eskuineko aldean kokatuta dago, Bilbotik 15 km.ra.

Bertan aurkitzen da Bizkaiko Zubia deritzon 1893ko burdinazko zubi esekia, UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatua eta Portugaleterekin lotura egiten duena.