Txantiloi:2006-10eko Euskal Wikiatlas artikulua

Barakaldo Bizkaiko Bilbo Handia eskualdeko udalerria da. Nerbioi ibaiaren ezkerraldean kokaturik dago. Bere izena Baratzaldea izenetik eratorria da. 2005. urtean 94.967 biztanle zituen. Bizkaiko bigarren herri populatuena da, Bilboren atzetik. Bilbao Exhibition Centreren (BEC) egoitza da 2004tik.