Txakurraren iturria
Txakurraren iturria Bilboko Alde Zaharreko iturri historikoa da. Hasiera batean merkatura eramaten ziren animalientzako edaska bat izan zen. 1800. urtean hiru kainu egin zitzaizkion, lehoien buruaz ornituta. Moldaketa neoklasiko[1] horren arkitektoak Juan Bautista Orueta eta Miguel Maruri izan ziren. Antza, jendeak animaliak ez zituen ondo bereizten eta hortik omen dator txakurraren erreferentzia. Iturri ezagun hau Txakur kalean dago kokatuta.[2] Haren kontserbazio egoera ez da oso ona.
Txakurraren iturria | |
---|---|
![]() | |
Zazpikaleak | |
![]() | |
Kokapena | |
Herrialdea | ![]() |
Probintzia | ![]() |
Herria | Bilbo |
Koordenatuak | 43°15′28″N 2°55′28″W / 43.25783°N 2.92439°W |
![]() | |
Arkitektura | |
Estiloa | Arkitektura neoklasikoa |
Ondarea | |
EJren ondarea | 200 |