Two Thousand Maniacs!

Two Thousand Maniacs! (euskaraz Bi Mila Maniako!) 1964ko Herschell Gordon Lewis estatubatuar zinema zuzendariak zuzendutako beldurrezko gore film bat da. William Kerwin, Connie Mason eta Jeffrey Allen aktoreek antzeztu zuten.

Two Thousand Maniacs!
Jatorria
Argitaratze-data 1964
Jatorrizko izenburua Two Thousand Maniacs!
Jatorrizko hizkuntza Ingelesa
Jatorrizko herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Ezaugarriak
Genero artistikoa beldurrezko zinema
Iraupena 87 minutu
Kolorea koloretakoa
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k) Herschell Gordon Lewis
Gidoigilea(k) Herschell Gordon Lewis
Antzezlea(k)
Connie Mason
Andrew Wilson (en) Itzuli
William Kerwin
Andrew Wilson
Ben Moore (en) Itzuli

[[Kategoria:Andrew Wilson (en) Itzuli antzeztutako filmak]]


[[Kategoria:Ben Moore (en) Itzuli antzeztutako filmak]]
Ekoizpena
Ekoizlea David F. Friedman
Argazki-zuzendaria Herschell Gordon Lewis
Fikzioa
Kontakizunaren tokia Florida
Kanpo loturak

Gaizki zuzendutako filma izatearen ospea izan arren, denboraren poderioz gore generoko zinemazaleen artean kultuzko filma bilakatu da. Blood Feast ("Odol Festa", 1963) eta Color Me Blood Red ("Odol Gorriz Kolorezta Nazazu", 1965) filmeekin batera Odolaren Trilogia ("The Blood Trilogy") deritzona osatzen du.2005ean 2001 maniacs izeneko berregokitzapena izan zuen.

10,000 Maniacs estatubatuar musika alternatibo taldeak film honen izenburuan oinarriturik izena hartu zuen.

ArgumentuaAldatu

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Hegoaldeko Estatu Batuak. Pleasant Valley izeneko herri txikian AEBtako Gerra Zibilean Iparraldeko Soldadu Unionistak etorri eta herria arpilatu eta suntsitu zuteneko mendeurrena betetzera doa. Herritarrek sei turista yankee ospakizun honetarako gonbidatu dituzte, baina turista xaloak bertaratzean mendeku egarriz dauden herritarrek bahitu eta sufrimenduz beteriko heriotza ekarriko dien joku ankerren biktimak izango dira.

AktoreakAldatu

Kanpo estekakAldatu