Tute Bianche mugimendua 1994-2001 Italiako mugimendu soziala eta militantea zen. Mugimendu honen ekintzaileek beraien gorputzak betegarriekin estaltzen zituzten poliziaren erasoei erresistentzia egiteko, polizia lerroak atzera egiteko eta elkarbabesa-bloke handietan elkarrekin martxatu ahal izateko manifestazioetan.

Italiako Tuti bianche mugimenduko ekintzaileak

Izena aldatu

Tute Bianchek "Jantzi Zuriak" esan nahi du. Izenaren jatorria Ya Basta mugimenduak egin zuen manifestazio batetik dator. Globalizazioaren aurkako mugimendu italiar honetan gune sozial okupatuak (gaztetxeekin antzekotasuna duten guneak) kolektiboki defendatzeko manifestariek jantzi zuriak eramaten zituzten, poliziak eraiki nahi zuen mamu-hiria ehiztatuko zuten mamuak gogora ekartzeko. Betegarrien taktika, geroago garatu zutena, betegarri bloke taktika izenarekin ezaguna da. Lehenengo aldiz Pragako globalizazioaren aurkako protestetan erabili zuten, 2000ko irailean.

« Borrokaren helburua ikusgarritasuna lortzea bada, zuria da borrokaren kolorea eta jantzi txuriak gorputz osoa estali behar du" »

[1]


Ekintzak aldatu

Ya Basta mugimendua tute biancheren nodo esanguratsuenetako bat zen. 1994an Chiapasen matxinatu zen EZLN-ak inspiratuta, talde ezberdinek osatutako sarea sortu zen Italian. Milaneko gune sozial autonomoak, bereziki Centro Sociale Leoncavallo, izan ziren tute biancheren sorgune eta topaguneak. Gune sozial hauek Italiako Autonomia mugimendutik sortu eta elikatu ziren XX. mendeko 70. eta 80. hamarkadan.

Tute Biahche filosofia Italiako historia politiko sozialaren irakurketa berezian oinarritzen da. Honen aburuz, indar erakustaldi bihurtu ziren manifestazio tradizionalek eraginkortasuna galdua zuten eta boterea gehiago konfrontatuko zuen protesta ez-bortitza eta militantea beharrezkoa zela ez bakarrik globaizazioaren aurkako mugimenduari indarra eta aire freskoa emateko, baizik eta birdefinitzeko kale erresistentziaren esanahia.

Tute Bianche mugimenduak Genovan burutu ziren G8-ren aurkako mobilizazioetan gailurra egin zuen , 10.000 ekintzailek parte hartu baitzuten betegarri-bloke bakar eta handian, paradoxa iruditu arren, kolektiboki jantzi zuririk gabe martxa egiteko erabaki ostean. Genovako protestak eta oso gutxira Ya Basta mugimendua desegin zen. Halere, talde batzuk "Disobbedienti", literalki "Desobedienteak", izendatu zuten haien burua eta aurrera jarraitu zuten. Filosofia honek gune okupatu eta autogestionatuen sorrera eta okupazioak, sexismoaren aurkako aktibismoa, etorkin zein errefuxiatu politikoen eskubideen aldeko borrokak bultzatzen ditu. Kale protesta estrategia nagusia izan dute: elkar-babesaren formazioetan ibiltzea eta, behar izanez gero, aurrera jarraitzea indarra eginez poliziaren oldarrardien aurrean.

Tute Bianche mugimenduak tokian tokiko adierazpenak ditu nazioartean. Adibidez, Britania Handian badago WOMBLES izendatuko taldea, zeinek Tuti Bianche mugimenduko taktikak erabiltzen ditu, nahiz eta orientazio politikoa ezberdina izan. Espainian "Mono Blanco" izena erabiltzen zuten. Ipar Amerikako lehenengo Tutti Bianche korronteak, NYC Ya Basta Collective (New York) jantzi horiak erabiltzen zituzten eta ez zuriak.

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. .