Ireki menu nagusia

Tupamaroen Nazio Askapenerako Mugimendua

Tupamaroak» orritik birbideratua)

Tupamaroen Nazio Askapenerako Mugimendua (gaztelaniaz: Movimiento de Liberación Nacional-Tupamaros), eskuarki Tupamaroak (Tupamaros) izen soilaz ezaguna, Uruguaiko mugimendu politiko ezkertiar bat da, 1960ko hamarkadan eta 1970eko hamarkadaren hasieran hiri gerrillatzat jardun zuena. 1989az geroztik Fronte Zabala koalizio politikoan sartuta dago. Tupamaro mugimenduaren izena Tupac Amaru II.a iraultzailearengandik hartu zuten; izan ere, Tupac Amaru II.a, 1780an Peruko Erregeordetzaren aurka indigenek egindako matxinadako buru nagusietako bat izan zen.

Tupamaroen Nazio Askapenerako Mugimendua
Bandera dels Tupamaros.svg
Tupamaroen bandera
Jarduera militarreko urteak 1967–1972
Buruzagiak Raúl Sendic
Eleuterio Fernández Huidobro
Héctor Amodio Pérez
Henry Engler
Mauricio Rosencof
Jarduera eremua Uruguai
Ideologia Ezker iraultzailea

Tupamaro ospetsuenak dira haien liderra, Raul Sendic, eta José Mujica, geroago Uruguaiko lehendakari izango zena.