Tuonela lurrazpiko mundua edo hildakoen mundua da finlandiar mitologian, greziar mitologiako Hadesaren antzekoa. Tuonela, Tuoni, Manala eta Mana, sarritan, sinonimo bezala erabiltzen dira.

Akseli Gallen-Kallela: Lemminkainenen ama bere semearekin Tuonelan.

Tuonela Finlandiako olerki epiko nazionala den Kalevalak bere itxurari buruz egiten duen aipamenagatik da ezaguna. Epopeia honen hamaseigarren koplan, Väinämöinenek, heroi rapsoda dena, Tuonelara bidaiatzen du heriotzari buruzko zentzuzko jakintza lortzeko. Bidaian, gidaria ezagutuko du (Hadeseko Karonteren antzekoa), baina, kasu honetan, neskatxa gazte bat da, Tuonelaren Neskatxa (Tuonen Tyttö) bezala ezaguna, nork, Tuoni ibaian zehar inframunduko bidaia honetan gidatuko duen.

Alabaina, Tuoni uhartean Väinämöinenek ez du bila zebilen sorginkeria lortzen, eta ilunpetako pertsonaia nagusiek bertan gera dadin jartzen dizkioten proba eta traba mordo baten ondoren, berak horiengandik aldentzea eta handik ihes egitea lortzen du. Bizien mundura itzultzean, bera prest dago heriotzaren munduan bizirik sartzen saiatzen den pertsona oro madarikatzeko.

Itun Zaharreko testu erlijiosoetako Aδης (Hades) greziar hitza Tuonela bezala itzuli da Bibliaren finlandiar bertsioetan. Kristautasunak, sarritan, Tuonela hildakoen atseden toki bezala interpretatu du, Azken Epaiaren aurretik.

Kanpo estekakAldatu