Tumblelog edo tlog blogaren aldaera bat adierazteko erabiltzen da, desordenatuagoa eta microbloggingarekin lotura estuagoa duena. Ausazko pentsaerak, loturak, irudiak eta bestelako edukia elkarbanatzen da, gai jakinik gabeak, lotura bakarra autore beraren sarrerak direla da eta. Loturak baino ez dituenean linklog izena jasotzen du.

« Tumblelog bat bat-bateko kontzientzia fluxu bat da, linklog lotura-zerrenden antzera neurri batean, baina gauza gehiagorekin loturez aparte. Blogen antzinako estilo bat gogorarazten didate, jendeak eskuz egiten zituen garaia; Movable Type-k sarrerei izena jartzea derrigorrezko egin aurretik, blogetako sarrerak aldizkarietako artikulu laburrak bihurtzen dira, sarrerak blogosfera osoan zeharko elkarrizketa baten parte direlarik. Robot Wisdom eta Bifurcated Rivets estilo zaharragoko blogak dira, tumblelogen antz handia dutenak, iruzkin gutxirekin, blogen arteko elkarrizketa urriarekin, [...] ia edizio hutsa soilik… Egia esan egunero sarean aurkitzen dituzun “gauzak” argitaratzeko modu bat baino ez. »
Jason Kottke[1]

Tumblelog batek zirriborro, ohar edo ideia baten antza ere badu. Blog arrunten etorkizuneko sarreren hasikinak dira, ohar labur eta pertsonalen koaderno baten antzera, publikoa izan arren iruzkinik edo muturra sartzea baimentzen ez duena.

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu