Tulio Hostilio, latinez Domus Tullus Hostilius Erromako hirugarren erregea, Numa Ponpilioren ondorengoa hain zuzen ere, izan zen K.a. 673tik 641 arte.

Tulio Hostilio


King of Rome (en) Itzuli

K.a. 673 - K.a. 642
Numa Ponpilio - Anko Martzio
Bizitza
JaiotzaK.a. 710
Herrialdea Antzinako Erroma
HeriotzaK.a. 642 (67/68 urte)
Heriotza modua: tximistargia
Familia
AitaProculus Julius
AmaPrima
Seme-alabak
Familia
Jarduerak
JarduerakAntzinako Erromako politikaria

Alba Longa, Fidenae eta Veii aldameneko hirien kontrako borroketan garaile atera zen. Honela, Erromak lehendabiziko zabalkuntza lortu zuen.

Tulio Hostilio Romulo bezalakoa da. Artzainen artean haziak, ondoko hirien aurka borrokatu, hiritarren kopurua bikoiztu, armada antolatu eta lurretik ekaitz batean desagertu ziren biak.

Senatariek Tulio Hostilio aukeratu zuten erromatar jatorria zuelako eta haren aitonak Romulorekin sabinarren aurka borrokatu zuelako. Numa Ponpilioren heriotzaren ostean, bakearen izpiritua ahuldu zen. Erromatarren eta kanpotarren arteko gatazkak sortu ziren, elkarri ondareak lapurtu eta lursoroak hondatzen zizkioten.

Tulio Hostilio errege borrokatzailea izan zen. Hain lanpeturik zebilen borroketan non jainkoen gurtza ahatu zuen. Hori zela eta, izurrite ikaragarria pairatu behar izan zuten erromatarrek. Egoera konpontzearren, erregeak Jupiterri sakrifizioak egitea erabaki zuen. Behar bezala egin ez zituela kausa, jainkoak tximista batek igorri zion. Hori ikusita, erromatarrek errege bakezale bat aukeratu zuten. Numa Ponpilioren iloba zen hautatua, Anko Martzio.