Tuleko errepublika 1925ean Panaman sortu zen errepublika efimero inigena bat izan zen, Guna iraultzaren ondorio gisa.

Tuleko errepublika
1925 – 1925
Tuleko errepublika bandera

Tuleko errepublika armarria

Geografia
Kultura
Hizkuntza(k)guna
Historia
Desagerpena1925eko martxoaren 4a
Aurrekoa
Panama
Ondorengoa
Panama

Aurrekariak aldatu

Gunek nolabaiteko autonomia mantendu zuten Panama Kolonbian zegoenean. 1870eko ekainaren 4an, egungo Guna Yala eskualdea eta Kolonbiako beste herri batzuk hartzen zituen Tulenega eskualdea sortu zen. Hala ere, 1903an Panama Kolonbiatik banandu zenean, Panamako gobernu berriak autonomia ezeztatu zuen[1]. Gainera, Panamako agintariek indigenak, batez ere emakumeak, indarrez "okzidentalizatzeko" modu bat bilatzen zuten.

1921eko apirilaren 20an, polizia kolonialak (indigenak ez zirenak) emakume gunak mendebalderatzeko jardunaldi bat egin zuen, baina emakume batek ihes egin zuen eta buruzagi indigenaren babesa jaso zuen, indigenen eta polizien arteko liskar bat eraginez, bi aldeetan heriotzak eraginez. Indigenen arteko tentsioa areagotu egin zen 1925eko urtarrila aldera, Anne Coope estatubatuarraren eta Richard Oglesby Marsh esploratzailearen laguntzarekin mugimendu independentista bat sortzen ari zela onartu zutenean.

Errepublikaren sorrera aldatu

1925eko otsailaren 12an, Ailigandin, buruzagi gunekin biltzar bat ospatu zen, eta Tuleko Errepublika aldarrikatzea erabaki zuten, lurralde mugak ezarriz.

Ondoren, otsailaren 21ean, iraultza sortu zen, otsailaren 27ra arte iraun zuena, non indigenek zenbait polizia-postu kolonial eraso zituzten, 27 hildako eraginez.

Porvenir ituna aldatu

1925eko martxoaren 4an, guna indiarrek bake akordioa sinatu zuten Panamako gobernuarekin AEBetako John G. South ministroaren aurrean. Itun horren arabera, gobernu zentralak konpromisoa hartu zuen ohiturak errespetatzeko eta gunekin herrialdeko gainerako herritarrek zituzten eskubide berberak mantentzeko.

Ordainetan, gunek armak uzten zituzten, independentzia aldarrikapena ezeztatzen zuten eta Panamako legeak errespetatzeko konpromisoa hartzen zuten.

Bandera aldatu

Waga Ebinkilik (Maria Colman) egin zuen, Simral Colman kazikearen biloba. Laukizuzen formako diseinua zuen. Erdialdea horia zen eta irudi esbastiko bat zuen, errotazio lebogiroarekin. Bandera hau, Espainiako banderarekin antzekotasun handia duena, gaur egun ere erabiltzen da lurralde guneetan.

Erreferentziak aldatu

  1. «Países - IWGIA - International Work Group for Indigenous Affairs» www.iwgia.org (Noiz kontsultatua: 2020-05-25).

Kanpo estekak aldatu