Tudhalia II.a, errege hitita, bere aita Arnuanda I.aren oinordekoa izan zen Hattusako tronuan, K.a. 1385etik, K.a. 1360 baino zertxobait lehenxeago arte gobernatuz.

Hititar inperioa oso egoera zailean zegoela igo zen tronura, gasgas tribuak herrialdearen iparraldeko zatia arpilatzen ari zirela, Mitanni eta Egiptoren arteko aliantza batekin Sirian eta Anatolia mendebaldeko Arzawa estatuak bor-borka zeudela (eta egiptoarren laguntzarekin indartuak). Dirudienez, Tudhalia II.aren erregealdiaren lehen uneetan (edo Arnuanda I.aren erregealdiko azken uneetan), hiriburua, Hattusa, gasgastarrek hartu zuten eta su eman zioten.

Tudhaliak, Samuha hirian babestua, errege armadaren hondarrak bildu zituen eta bata bestearen atzean zenbait kanpaina bidali zituen gasgastarren aurka, ahuldu eta Hattusa uztera derrigortuz; hala eta guztiz ere, gasgastarrak eta bere aliatuak, etengabe izorratzen aritu ziren Tudhaliaren erregealdian, askotan, hititar kanpaina arrakastatsuak etenez, Hattusaren defentsa berri bat behartzean.

Garaipen hauen ondoren, Tudhaliak, bere menpean hartu zituen ekialdeko mugako antzinako mendeko erresumak (adibidez, Arawana hiria), eta Arzawa erresumen aurka joan zen, berriz ere arrakasta handiak lortuz, baina erabateko garaipenik lortzeko gai izan gabe.

Tudhaliaren erregealdiaren amaieran, hititar erresuma aurreko hondamendietatik suspertu zen, eta ia Anatolia osoa zuen bere mende. Dirudienez, Tudhaliaren arrakastaren zati handi bat, bere seme Shubiluliuma I.aren trebeziari zor zion, handik urte batzuetara, Hititar Inperioko erregerik ospetsuenetako bat bihurtuko zena.

Tudhaliaren oinordekotza, kontu arantzatsu bat da: Bere seme Tudhalia III.ak gobernatzen amaitu zuela nahiko argi dagoen arren, eta honen ondoren Shubiluliuma I.a etorri zela, existitzen diren agiri batzuk, tartean beste errege bat egon zela diotenak, Hattusili II.a. Baina badaude Hattusili II.ak, Tudhalia II.ak baino lehenago gobernatu zuela dioten historialariak.


Aurrekoa
Arnuanda I.a
Hititar erregea
K.a. 1385-K.a. 1360?
Ondorengoa
Hattusili II.a edo Tudhalia III.a