Ireki menu nagusia

Ttutturregi

Euskal Herriko mendia

Ttutturregi Aralar mendilerroan dagoen mendi bat da, 1290 metroko garaierar duena. Malloaren ekialdereneko zatiko mendirik garaiena da, baina ospea, gertu dagoen Ttutturrek du, bere itxuragatik. Ttutturregiren tontorra, bere gainaldean basoa izateagatik ezagutzen da, tontorra bera, garbi dagoen arren Araitzeko Haranerantz. Ttutturregik, Aitzearrekin bloke bat eratzen du, hegoalderago dagoena. Brinkate Zuloko lepoak Ttutturre eta Ttutturregi banatzen ditu lenarrezko toki konplexu batean.

Ttutturregi
Datu orokorrak
Garaiera 1.290 m
Geografia
Koordenatuak 42° 59′ 37″ N, 1° 59′ 45″ W / 42.99366389°N,1.99594722°W / 42.99366389; -1.99594722Koordenatuak: 42° 59′ 37″ N, 1° 59′ 45″ W / 42.99366389°N,1.99594722°W / 42.99366389; -1.99594722
Herrialdea Euskal Herria
Mendikatea Aralar
Herrialdea Espainia
Lurraldea Nafarroa Garaia
Mendizaletasuna
Ohiko bidea Guardetxe/Intza/Baraibar
Mendikat Mendikat
Luberri Luberri

Mendizaleen artean Pallardi[1] izenarekin ezagunagoa da tontorrean dagoen buzoiak duen inskripzioagatik. Ziurrenik Fallita toponimo zaharretik eratorria da eta aldagaiekin alboko Palleti bizkarrean ere mantendu da. Baina bertako artzaiek ez dute toponimo horrekin ezagutzen eta Jesus Elosegik ere ez du aipatzen bere lanetan. Beste zenbaitetan Malkorko Gañe izena ere hartzen du Malkor Zabal alboko paraje malkartsutik eratorria.

IrispideakAldatu

Guardetxe eta bere inguruetatik egin daitezkeen igoerez gain, ibilbide interesgarriena Intzatik abiatzen da. Bide hau ez da oso erabilia, eta gogorra da, Illobi izeneko lepora iristen dena, 1194 metroko garaierara, Ttutturregi mendiaren mendebaldean.

ErreferentziakAldatu

  1. Juan Mari Ansa Munduate, Las Malloas de Aralar (ISBN 978-84-614-5237-8. Aralarko Adiskideak. 2010).

Kanpo estekakAldatu